Antzerkia eta musika oinarri dituenJokai Produkzioaken Mugarri ikuskizunean bi begirada, bi istorio eta leku bakarra dago, Ibardingo muga.
Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek gertakari politikoei dagokienez urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen dituzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra. Bigarren begirada Kontxi alabarena da, zeinak borda benta batean bihurtuko duen. Bere bizipenek gaur egun mugan gertatzen diren arazoak jorratzen dituzte: migrazioa eta mugaren inguruan bizi diren biztanleen egunerokotasunari eragiten dioten erabaki politikoak.
Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.
Dos miradas, dos historias y un mismo lugar, la muga de Ibardin. La primera
mirada, corresponde a la de Maria, pastora de profesión, vive en una borda en
el alto de Ibardín, donde resguarda sus ovejas.
Sus relatos narran vivencias que reflejan años convulsos en cuanto a
acontecimientos políticos se refiere: Guerra Civil, postguerra, II Guerra Mundial.
La segunda mirada, corresponde a la de su hija Kontxi, quien trasformará la
borda en una venta. Sus vivencias abordan las problemáticas que acontecen
actualmente en la muga: migración y las decisiones políticas sobre un espacio
fronterizo, que afectan el día a día de sus habitantes.
Actriz: Tere Sarriguren German
Voces: Maitane Urbizu Ruiz, Julen Lezaun, Jabier Leoz Aristu
Violín: Julen Lezaun Landa
Violonchelo: Eñaut Zubizarreta Mendieta
Guitarra: Cecilia Moreno Úbeda
Txalaparta: Sergio Lamuedra Calo, Jabier Leoz Aristu
