Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea. Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!! Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren. Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Ene Kantak Bisonte-Mastodontearen bila
Garazi San Martin Boj
Jon Zubiaga Barrena
Ainara Unanua Arizmendi
Irati Lizarraga Osta
Uxue Rodriguez Etayo
