“Euskal musikaren benetako istorioa” ikuskizunak imaginario kolektiboan murgilduko gaitu. Hau da “Ez dok hiru”-ren antzerki proposamen berria. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martínezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. “Ez Dok Hiru” eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
