Iñaki Ziarrusta
Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu
ikaragarriena, zitalena....babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian
ezkutatu.
Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako.
Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana
ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.
Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten
hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori
gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtu
arte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta
bere delitua aitortzera eroango dabe.
