Sandra Fdez. Aguirre
Na Gomes
Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
SINOPSIA
Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librean kendu ondoren, bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.
