Jokalariak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Izaro Urrestarazu, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
Sormen produkzio: Doltza Oar-Arteta Torrealdai
Argi Diseinua: David Bernués
Jantzien diseinua: Leire Santillán
Administrazioa: Elena García
Ahots aholkularia: Imanol Elizasu
Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.
