CLETAREN AMETSA guk sortutako txotxongilo ikuskizuna da, zeinetan, modu atsegin batez, ingurumenarekiko errespetuaren beharra eta garrantzia erakusten baita. Ikuskizunean, gure jokabideek Naturan duten eragina erraz antzematen da.
Cleta izeneko sorginaren abentura da. Egun batean edabe magiko bat prestatzeko asmoz, oihan batera iritsi da. Ezusteko etortze honek bertakoen bizimoduan eragin zuzena du. Izan ere, Cletaren jarrera erabat begirunerik gabekoa da edabea prestatzeko behar dituen osagaiak bilatzen ari denean oihanaren baliabideak hustu egiten ditu bere jokabidearen ondorioetan erreparatu gabe.
EL SUEÑO DE CLETA / CLETAREN AMETSA
SUSANA PELLICER y FERNANDO ARREGUI
