Bi lagunek, Lidiak eta Sandrak, denbora luzea daramate elkar ikusi gabe, bikote-afari bat antolatzea erabaki dute, euren bikotekideak ezagutzeko: David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, manifestazio batean jo zuen gomazko bola baten erruz begi bat galdu zuen dokumentalista sozial bat. Hori guztia politikari baten diskurtsoek girotuta.
Horrela hasten da konbikzioen hauskortasunari, gizarte-rolen izaerari eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratz bat.
Errege begibakarrak adierazpen-eskubidearen, kontrol sozialaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean kokatu nahi gaitu indarraren neurrigabeko erabileran. Umore beltzaren dosi handiekin
Txori García Uriz
Iratxe García Uriz
Leire Ruiz
Oier Zuñiga
Ion Barbarin
