Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik,
bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia
egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro
topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen
dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau
makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren
ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera,
adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka
itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.
Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu
publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan honek:
adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa,
migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza
ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak
helduen errealitatearekin parez-pare topo egiten
duen honetan, haurren ahotsa eta zilegitasuna
agerian geratzen dira.
Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide
tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari
honetan, hala nola, txotxongiloak, argitzalen
jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak...
