Gaizka Chamizo
Pelayo Serrano
Jon Koldo Vázquez
Joseba B.Lenoir
Alexek, 30 urte ingurukoak, Sauna batean lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, gizonezkoen sexu trukerako espazio hoietako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon behar luke saunak, baina Alexek bere kabuz irekitzea erabaki du. Beste pertsonaiak iritsi ahala, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte.
Parranda orgiastikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta minek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du.
Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, beldurrak eta beharrak, lumak, gorputzak eta arimak nahastuko dituen koktela izango da gabon gau hau.
