Ana GArcia
Leire Ormazabal
Vivian Maier argazkilari bat zen; umeak etxeetan zaintzen zituen emakume bat. XX. mendearen erdialdean argazkiak atera eta atera ibiltzen zen, eta askotan errebelatu gabe uzten zituen, diru eta denborarik ez omen zuelako horretarako. Bere material guztia kutxa batzuetan agertu zen, ganbara batean, eta argazkiek kalitate
ezin hobea dute.
Bi antzezle eszenatokian daude. Antzerki bat egitera etorri dira, argi dute hori, baina argazkiz eta negatiboz betetako
kutxa bat azaltzen da antzokian. Nork ekarri du? Zertarako? Norenak dira argazki guzti horiek? Vivianenak al dira? Antzerkia egin ahal izango dute, edo argazki horiek harrapatu eta euren istorioak publikoarekin elkarbanatu
behar izango dituzte?
7 urtetik aurrerako umeei eta famiiei zuzendutako argazki bilduma, istorio ezberdinez osotua. Historiak erakutsitako argazkiak berriro errebelatu ditzagun, eta ezkutuan dauden emakumeak ikus
ditzagun sortutako ikuskizuna.
