Programador
Cualidad del espectáculo
Icono
Tipo de espectáculo
Idioma
Publicar espectáculo
Si
Año de estreno
2025
Autoría del texto
Jon Plazaola
Número de intérpretes
1
Sinopsis

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunera estreinatu zuen “Tu-Tum; Platz!” ikuskizuna, aitatasun bajari uko eginda, bizitza bakoitzak nahi duen moduan izorratzeko dela aldarrikatuz.

Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, gora etorrita eta oraindik aitatasun “Alta”-n murgilduta, “AA AITA” sortu du, Euskal Herriko ikuslegoarentzako eta komediaren mesedetarako, bere ustez behintzat. Lan berri honetan, aitatasunak ekarri dizkion bizipenak publikoarekin partekatu nahi izan ditu: momentu onak, buruhausteak eta batez ere oinazea —baina umorez. Aitatasuna aitzakia izango da bere patetismoaz eta ergelkeriaz aritzeko, baita besteena aztertzeko ere, inolako lotsarik gabe. Nahiz eta egun guztian eserita egoteko denborarik ez omen duen, ikusleen aurrean zutik egongo da... barre egiteko.

Duración del espectáculo
70
Otro público
+18