Oinkari dantza taldea
Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenola
Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hogeita hamabost dantzari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.
