Aroa Blanco
Maite Lopez
Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zu-zentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik duten halako beldur izugarria akatsak egiteari. Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere.
Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euska-rarekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dau-ka?
Baina nondik hasi? Ba hasieratik. Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko.
Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen?
