Amaia Lizarazu
Leire Olaran
Ander Garaizabal
Logela Multimedia konpainiak ipuin klasikoaren pasarte batzuk aukeratu eta gaurkotu ditu, obra berritzailea, dibertigarria eta partehartzailea eskainiz. Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arrisku uneetan hobeto ikusteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat iragartzen du, interakzio hau baita 3D-ko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia. Antzezlanaren ipuin interaktiboa www.barbantxo.com helbidetik doan deskargatu daiteke.
La información en castellano de la obra Barbantxo 3D está en la siguiente dirección: http://www.barbantxo.com/es/ también se puede descargar la aplicación para dispositivos móviles relacionado con la obra de teatro.
