Miren Arrieta
Nerea Mazo
Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso
desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona
dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta
dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.
Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete
dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.
Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz,
adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna.
Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten
arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.
