Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna
Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.
Patxo Telleria, Mikel Martínez, Adrian García de los Ojos
